Honen bitartez, ikus-entzunezko sei komunikabide desberdin aukeratu ditut, aukerapenaren zergatia azalduz , dagokien informazioa gehituz eta link-ak eskeiniz.
EITB: Euskal Irrati Telebista
Euskal Herriko ikusentzunezko komunikazio-enpresa garrantzitsuena da, zerbitzuak erederaz gain euskara hutsean ere eskeintzen dituena, horra hor EITB top agendan sartzearen arrazoia.
Telebista kate bietaz aparte, hainbat irrati-emisora dauzka, gai desberdinak jorratzen dituztenak eta entzulego mota desberdin askori zuzenduta daudenak. Esaterako, alde batetik, egun osoan zehar azken berrietaz etengabe informatzen duen web-gunea dauka, teleberriak edo informatiboen ordura arte itxaron behar gabe: Eitb24; bestetik, komunikazio-enpresa klasikoetan ohikoa ez den eskeintza egiten du EITB taldeak Egaztea web-orrialdearekin, musika gaian soilik murgiltzen dena eta gazteentzat oso erakargarria dena. Gainera, azken honetan, irratia zuzenean entzun daiteke internetetik.
BBC: British Broadcasting Company
BBC hedabidea hautatu dut “Top Agenda” honetan mundo osoko berriemailerik nagusiena delako aditu askoren esanetan eta kredibilitatearen ikurtzat hartu delako komunikabideen munduan.
Interneteko orrialdeak, Erresuma Batuko berriak emateaz gain, munduko herrailde guztietako informazioam plazaratzen du. Irratiko zuzeneko konexioak aurkitu daitezke web-an: BBC Radio. Honek hizkuntza ugaritan eskeintzen du albiste irrati zerbitzua, baita Erresuma Batuan bertan emititzen diren irrati saiorik famatuenak, edozein kazetaritza gairi buruz (musika, kirolak…)
Internautek, ingelera ikasteko aukera izango dute BBC Learning English –aren bitartez, albisteak ematen diren hizkuntzan beran jasotzeko, itzulpenek dakarten informazio galerak ekidinez.
Quiero
Internet-en bertan jaioa izan zen arren, nabigatzaileak ehundaka telebista kate ikus ditzake zuzenean, bai estatuko kateak (orokorrak zein erkidegokoak) zein atzerrikoak, bost kontinenteak barne. Quiero osos enpresa garrantzitsua izan da Espainian, internet bidezko lehenengo dohako telebistetako bat izan zelako.
Sailkapena oso ondo eginda dago bilaketa errezago egiteko: gaika edo herrialdeka antolatuta daude telebista kateak.
Baina Quiero-ren abaintailarik indartsuenak hauek dira: ez da inolako deskargarik egin behar, ez da nahi ez den bat bateko publizitatea ageri, ez zara erregistratu behar (datuak ematea sahiestuz) eta dohakoa da.
Irrati atala ere badauka, Quiero.Fm.
MTV: Music Television
MTV kable bidezko musika telebistarik garrantzitsuena da, batez ere, 12 eta 34 bitarteko gizonezko eta emakumezkoentzat bideratuta. Hau da musika internaziolaren inguruan gertatzen dena jakiteko berriemailerik fidagarriena.
Musika bideoak soilik transmititzen hasi zen, baina gaur egun, komunikabide medio askoren konglomeratua (Nickelodeon, ) da eta bost zerbitzu digital eskeintzen ditu: MTV Jams, MTV Hits, VH1 Soul, VH1 Mega Hits eta Nickelodeon Gas.
Musikaren inguruko albisteak emateaz gain (audioa eta bideoa), MTV-ko programazioa eta bideojokoei buruzko informazio ematen da.
Zinemarekin erlazionatutako gunea badauka: MTV Movies.
Espainian ere bere kanala ireki zuen, MTV Spain, blogak ere ikusteko aukera ematen duena, modan dagoen interneteko baliabidea.
Agenda honetan sartzeko erabaki dut MTV-ren eskeintza oso zabala delako eta munduan aitzindari delako.
ESPN Deportes
Kable bidezko telebista da, espainieraz soilik egiten dena. 24 orduz emititzen dira kirol guztiei buruzko berriak: boxeoa, beibola, futbola, saskibaloia, golfa…Ez da beste kirol komunikabide beste asko bezalakoa, kirol nagusiei soilei buruz besterik informatzen ez dutenak, eta hori da bere punturik indartsuena: dibertsitatea eta kirol “errege” baten “monopolio” eza.
Interneteko orrialdearen bitartez ESPN-ko irratira konektatzeko posibilitatea dago. Hiru irrati mota daude: Deportes Radio (EEUU), Radio Rivadadia (Argentina) eta Radio Fórmula (México). Telebista kate desberdinak zuzenean ere ikus daitezke.
National Geographic Channel
Naturaren eta animalien inguruan dagoen informaziorik zehatzena ematen du National Geographic-ek. Historia kontutan hartuz, prestigiozko erakundea bilakatu da, eta ez da gutxi, natura eta zentzu orokorrean, gure planeta, hurbildu zien munduko biztanleria osoari, ezezagunak ziren animaliak eta parajeak erakutsiz.
Eta erakundeak helburu horrekin jarraitu nahi du telebistako katearekin (National Geographic Channel).
Lurrak aldaketa handiak jasaten ari den garai hauetan, premiazkoa da edonorrentzat (ez kazetarientzat eta adituentzat bakarrik) naturan dagoenaz interesatzea eta informatuta egotea.
Web-guneak informazio nahiko osatua ematen du, bideoak eta argazkiak erakusteaz gain, National Geographic- en telebistako kanaleko programazioaz informatzen du.
Mundua pixka bat gehiago ezagutzeko beharrezkotzat dudan komunikabidea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario